Lemmy probatzeko kontu bat egin berri dut, baino logeatzen naizenean komunitateetan dauden edukiak desagertu egiten zaizkit.

Hau nola konpondu ahal dudan ideiarik bai norbaitek?

  • aldatsa@lemmy.eus
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    1 year ago

    Kaixo! Lemmy.eus v0.17.3 bertsiora eguneratu dugu. Proba dezakezu ea orain komunitateen edukiak agertzen zaizkizun?

    v0.17.2 bertsioan hizkuntza etiketak sartu zituzten garatzaileek, hau da, bidalketa eta iruzkinak ze hizkuntzatan dauden etiketatzeko aukera. Uste dut 0.17.2 baino bertsio zaharragoetan sortutako bidalketa eta iruzkinek ez dutela hizkuntza etiketarik, eta horregatik ez zitzaizkizula agertzen. Erabiltzaile anonimo bezala bai agertzen zirela, erabiltzailerik ez izatean hizkuntza ezarpenik ere ez zeneukalako.

    v0.17.3 bertsioan zehaztu gabeko hizkuntza duten bidalketa eta iruzkinak modu lehenetsian erakustea sartu dute. Horrekin arazoa konpondu dela esango nuke.

    • erabiltzaile@lemmy.eusOP
      link
      fedilink
      euskara
      arrow-up
      3
      ·
      1 year ago

      Baieztatzen dut arazoa konponduta dagoela! Mila mila esker!

      Ea Redditeko gainbehera aprobetxatzea lortzen dugun Fedibertsoan.